XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Sortutakoa plazaratzeko plataformak. Lantzapenerako plataformak.

Puntu hauek kontutan hartuta, bi batuketa-mota egin dezakegu, ene eritziz, literaturgintza eta plataformen artean: A eta B.

A. Literatura egin edo sortu aurreko prozesua gehi literatura sortzeko plataformak (1 gehi 1).

B. Literatura behin egina eta sortua gehi sortutakoa plazaratzeko plataformak (2 gehi 2).

A. Literatura egin edo sortu aurreko prozesua gehi literatura sortzeko plataformak.

Sortu aurreko prozesu horretan, literatura sortzeko ideia eta asmoak dira pauso beharrezkoak.

Horrela, badugu asmo indibiduala (gehienetan), eta asmo kolektiboa (gutxitan).

Bestalde, literatura sortzeko plataforma ezberdinak ditugu: a) Indibiduoaren plataforma eta a`) Instituzioen plataforma.

a) Indibiduoaren plataforma: Indibiduoak bere asmoak gauzatzen ditu.

Kolektibitate batek produktu edota obra literario bat sortzea ez da ohizkoa; normalean, gure euskal kultura eta gizartean kreazio-lanak bakoitzak bakarka egin izan ohi ditu, eta ez taldeka, nahiz eta Taller Literarioak egon izan diren.

Sortze-nahi horren arrazoia edo medioa Ocioa izan daiteke, eta baita Obsesioa ere zenbait kasutan.

Obsesioari buruz, honakoa zioen Francisco Solanok Reseña aldizkarian, Héctor Bianciotti-ren Sin la misericordia de Cristo obra aztertzerakoan: (2).

Hortxe dago gakoa, berrikuntza ala betikoa.

a`) Instituzioen plataforma: Zenbait instituzio eta entitatek eskatzen dio idazleari bere produktua sor dezan.

Hau izan daiteke: Diru truke : Nec Ocioa.

Ezer-ezen truke: Konpromisoagatik, laguntzagatik, kolaborazio gisa...... Interes kultural batez subentzionatuz: Diru-laguntzak.

Askotan entitate batzuek derrigorrez zuzendu behar diote diru-kopuru bat fondo kultural bati.